Hiri Hondakin Solidoetatik eratorritako hondakin plastiko nahasiak material berrietan eraldatzea.

ZICLA hondakin plastiko Hiri Hondakin Solidoetatik eratorritako hondakin plastiko nahasiak material berrietan eraldatzea. 1

Udal hondakinak kudeatzeko instalazioetako errefusa askotariko materialen nahasketa heterogeneoak osatzen du eta material horien artean, besteak beste, material plastikoak aurki daitezke. Baina nahiz eta material horiek birziklapenaren bidez edo zementuzko labeetarako erregai moduan balorizazio potentziala duten, gehienetan zabortegietan amaitzen dute.

 

Proiektuaren helburua.

Hondakinak kudeatzen dituen enpresa batentzat egindako proiektuak, hiri hondakin solidoetatik eratorritako hondakin plastiko nahasiak eraldatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzea izan du helburu, estrusio prozesuetan erabili ahal izateko moduko erdibideko produktuak sortzeko.

Proiektuaren jarduera.

Hondakin plastikoak egokitzeko beharrezko prozesuak eta ekipoak definitu ondoren, ostean hondakinak eraldatu eta estrusionatu ahal izateko, egokitzapena gauzatu egin zen garbitzeko eta birrintzeko teknika desberdinen bidez. Proiektuaren azken fasean, lortutako materialak modu ezberdinetan eraldatu ziren erdibideko produktu desberdinak lortzeko: profiletan estrusionatzeko aglomeratuak, galautsak eta presiopean eta estrusio bidez lortutako piezak.

Gure soluzio, konfigurazio eta pertsonalizazio-proposamenek hirietako teknikariei eta gure produktuak erosten dituzten entitateen teknikariei erabakiak hartzen laguntzeko betekizuna dute, baina izaera kontsultiboa soilik dute; ez dira proiektu betearazleak. Hiri edo erakunde horietako teknikariei bakarrik dagokie azken soluzio, konfigurazio eta/edo pertsonalizazioaren inguruan erabakia hartzea, eta irtenbide, konfigurazio eta/edo pertsonalizazio horiek hirigintza-, trafiko-, segurtasun- edo bestelako araudia errespetatzen dutela ziurtatzea, kasuan kasuko unean eta kokalekuan indarrean dagoena.