PROIEKTUAREN IZENA: | Bizikleta-pista segurua Zipper® eta Vectorial® sistemekin Clermont-Ferrand-en, Frantzia. |
HIRIA: | Clermont-Ferrand, Frantzia. |
KOKALEKUA: | Place des Carmes eta Rue du Torpilleur-Sirocco. |
INSTALAZIO DATA: | 2023ko otsaila. |
Clermont Auvergne Métropolek Clermont-Ferrand-eko Udalak lagunduta 2023ko otsailean bi norabideko bizikleta-pista inauguratu zuen, hiriko erdigunea eta hiriaren ipar aldea konektatzen dituena. 2,5 kilometroko bideak Place des Carmes eta Rue du Torpilleur-Sirocco lotzen ditu. Bide berri hau existitzen den beste batekin bat egiten du, eta guztira ia 4 kilometroko bizikleta-ibilbide segurua eratzen dute.
Bidegorri honen eraikuntzaren helburua ingurumenarekiko errespetuzko desplazamenduak sustatzea izan zen, airearen kalitatea babestea eta txirrindularien eta garraio publikoaren erabiltzaileen elkarbizitza erraztzea, bizikleta-pista eta autobusen geralekuak bat egiten duten puntuetan.
Proiektu hau gauzatzeko, Zicla-ren talde tekniko tekniko-komertzialarekin harremanetan jarri ziren, eta guk proiektuaren beharrak asetzeko diseinu-proposamen bat egin genuen, Vectorial® sistemako autobus plataformaren eta Zipper® sistemako bereizlearen erabilera konbinatuz.
Proiektuaren beharrak eta helburuak
Clermont-Ferrand hiriak 2,5 kilometroko bi norabideko bizikleta-pista segregatua eta 2 autobus geltoki irisgarri eta seguru eraiki behar izan zituen, autobusaren zain dauden pertsonen eta bizikleta-pistaren erabiltzaileen arteko gatazka konpontzeko. Proiektu honetarako eskakizunen artean hauek zeuden:
- Instalazio eta desinstalazioaren erraztasuna.
- Produktuak beste momentu edo leku batean behar izanez gero berrerabiltzeko aukera.
- Autobus erabiltzaileen eta txirrindularien elkarbizitza erraztea.
- Bidegorria trafiko motorizatuetatik fisikoki banatzea honen erabiltzaileak babesteko.
Proposatutako irtenbidea

Txirrindularien eta autobus erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, Zipper® sistemko trafiko bereizleak eta Vectorial® sistemako ni plataforma instalatzea erabaki zen. Plataformek sarbide zubia eta bidegorri integratua dute, txirrindulariak autobusen geralekuen atzetik pasatzea ahalbidetzen dutenak, autobusen eta bizikleta-pista erabiltzaileen arteko gatazkak murriztuz eta, aldi berean, autobus erabiltzailentzako itxarote-eremu segurua sortuz.

2023ko ekainean, bereizleen eta plataformen instalazioa egin eta lau hilabete geroago, zentsu bat egin zen, eta honek astero 2.000 pertsona inguru pasatzen zirela bertatik erakutsi zuen, hau da, 257 txirrindulari astegunetan eta asteburuetan gutxiago. Aurretik, Rue des Planchettes bidean 600 txirrindulari inguru pasatzen ziren astean. Bi ibilbideak osagarriak izan arren, berriak ibilbide zuzenuagoa eskaintzen du. Orduko 30 eta 40 bizikleta-erabiltzailek inguru erabiltzen dute ibilbide berri hau. Ordu gorietan zenbatekoa handitzen da, eta horrek hiriaren ipar eta hego arteko joan etorriak egiteko hiritarrek bizikleta aukeratzen dutela adierazten du. Datu hauek erakusten dute, azpiegitura segurua, ondo konektatua, koherentea eta erosoa sortzen bada, jendeak erabiltzen duela.
Hiri-mugikortasuneko proiekturen batean ari zara lanean? Lagundu nahi zaitugu! Gure produktuak zure proiektura nola egokitu daitezke inguruan zalantzak badituzu, gure tekniko-komertzialek aholkatu zatzaizkete.