Zicla-k DenBBora Sarea-ren urteroko bileran parte hartu du Bilbon 2017aren urriak 24ean, lan kontziliazioarekin inplikatuta dagoen PYME enpresa moduan. DenBBora Sarea, denboraren kudeaketa hobea egiteko eta kontziliazioa errazteko konpromisoa duten Bilbo eta Bizkaiko erakundeek osatzen dute eta Bilboko udalak eta Bizkaiko foru Aldundiak bultzatu dute. Parte hartzaileak sektore eta tamaina ezberdineko enpresak dira, baita heziketa zentroak, saltoki txiki eta handiak, kooperatibak eta zentro teknologikoak ere. Bilerak kontziliazioa eta berdintasunaren inguruko esperientziak enpresa oso ezberdinen artan elkarbanatzeko balio izan zuen eta azkenik Sarearen jarduerei esker kontziliazioari eman ahal zaion bultzadaren inguruan hausnartu izan zen.
DenBBora Sarea.
Bilboko udala eta Bizkaiko foru Aldundiak uste dute denboraren kudeaketa jendartearen eskubide bat dela, eguneroko bizitzaren beharrak asetzeko moduko aldaketak egitea ahalbidetzen duena. Hau da, bizi kalitatea hobetzeko irtenbideak bilatzeko aukera dela eta, esparru sozialean Bilbo eta Bizkaia leku berritzaileak moduan definitzeko balioko duela. Sare hau martxan jartzea, kolaborazio publiko-pribaturako espazio bat sortzea suposatzen du, lan-erlazioei dagokienez kultura berri bat piztea ahalbidetuko duena kontziliazioa, erantzunkidetasuna eta genero-berdintasuna bultzatuz. Denboraren aprobetxamendu egokiaren bidez, sareak espazio publikoenganako irisgarritasuna hobetzea ahalbidetuko du, hazkunde ekonomikoa ematen den aldi berean hurbiltasuneko bizitza bultzatuko baita.
0 Comments